Web edukia bistaratu

Euskara

Euskara Zerbitzuaren eginkizuna euskararen sustapenerako ekintzak gauzatzea da. Horretaz gain, herritarrei euskarekiko aholkularitza eta laguntza eskaintzen die eta aldi berean euskararen ordenantzako agindutakoa betearazteaz arduratuko da.

Web edukia bistaratu

Euskara Ikasteko Diru Laguntzak: 2015-2016 Ikastaroa

Olaberriko biztanle guztei jakin arazten zaie Udal honek 2015-2016 ikasturtean EUSKARAZKO IKASTAROAK burutu dituztenei dagozkien dirulaguntzak emango zaizkiela.

Web edukia bistaratu

Olaberriko saltoki txikietako eta ostalaritzako euskararen egoeraren diagnostikoa

320x162

Eranskinean daukazue Olaberriko saltoki txikietako eta ostalaritzako euskararen egoeraren diagnostikoa.

Olaberriko Euskara Biziberritzeko Planean, 2009ko ekintzen artean, aurreikusitako azterketa hori irailean burutu zuen EMUN KOOP Elkarteak. Emaitzak aste honetan bertan, urriaren 27an, egin den Euskara Batzorde bileran aurkeztu ziren, urtean zehar burututako gainontzeko ekintzekin batera (guarasoen arteko mintzaparkea, gazteekin egindako saiakerak, euskara ikasteko dirulaguntzak, Udaleko erabilera plana).

 

Web edukia bistaratu

Olaberriketan

  • Herriko haur, gazte zein helduen artean euskararenganako sentsibilizazioa sustatzea.
  • Euskararen erabilera bultzatzea.
  • Euskaltzaleak biltzea, honek euskaldungoa anima eta erdaldungoa erakar dezan, herrian euskaraz bizi ahal izateko.
  • Euskararen normalizazio bidean, motibazioa, ezagutza eta erabilera ezinbestekoak direla kontuan hartuz, kultura euskaraz suspertzea (euskal kultura bereziki.
  • Haur eta Gazte sailean euskararen erabilera bermatzeko haur eta gazteen jarduera esparruak eskaintzea, haur eta gazteen hinkuntza ohiturak finkatzeko.
  • Itxura eta helburu antzekoak dituzten elkarteekin osagarritasuna eta elkarlana bideratzea, sinergiak sortzea.
  • Azken finean, euskararen aldeko dinamika sortzea eta gure udalerrian euskararen normalizazioa lortzea.