Udal Zerbitzu Telematikoak

Udal Zerbitzu Telematikoak

Lehen, enpresetako bulegoetara joan beharra zegoen zenbait gauza egin ahal izateko. Teknologia berriei esker, ordea, posible da zeregin horiek Interneterako konexioa duen ordenagailu batetik egitea.

OLABERRIko Udalak ere Internet bidezko zerbitzu digitalak abiatu eta norbera-ren datu pertsonalak kontsultatzeko aukera eman nahi dizue herrita-rroi: errolda, ordaintzen dituzuen tasak eta zergak, horiek eragiten dituzten ordainagiriak (ordainduta nahiz ordaindu gabe egon), isunak... Zerbitzu ohikoenak ere eskatu ahal izango dituzue: bizileku-ziurtagiriak, bizikidetzakoak edo bestelakoak, oraingoak edo lehenagokoak, obra txikietarako baimen eskaerak, hiri-gintzazko kontsultak... Edota Udalaren gaineko kexa edo iradokizunak idatzi.

Sistema hori erabili ahal izateko beharrezkoa da identifikazio pertso-nala edukitzea, zenbait pertsonak edota enpresak Gipuzkoako Lurral-de Historikoko Foru Ogasunarekin erabiltzen duten IZENPE txartela adibidez, edo gako eta pasahitz sistema (banda elekronikoan erabil-tzen denaren antzekoa) izatea.

Gako hori lortzeko nahikoa da Udalean eskaera egitea eta bertan kontratu bat sinatzea.