Alkatearen agurra

Alkatearen agurra

Ongi Etorri Olaberriko Udalaren web orrira.

Alkatea

Gure asmoa Web-gunearen bidez herritarron arteko harremana eta komunikazio zuzena erraztea da. Webgune hau Udala herritarrengana hurbiltzeko tresna garrantzitsua izatea espero dugu.

Sartu, begiratu eta galdetu jakin nahi duzuen edo interesatzen zaizuen guztiaz. Eta ez gorde zuen iritziak, iradokizunak eta proposamenak guri jakinarazi gabe.

Eta bukatzeko, Olaberria ezagutzen ez baduzu, bisita gaitzazun gonbidatu nahi zaitut. Goierri guztia goitik beatzen duen herria, zatozen lekutik zatozelarik ere onartuko zaituen herria.

Zatoz eta goza ezazu, merezi du! Ondo hartuak izango zarete.

Jokin Garmendia Asurabarrena
Olaberriko Alkatea