Euskara

Euskara

Euskara Zerbitzuaren eginkizuna euskararen sustapenerako ekintzak gauzatzea da. Horretaz gain, herritarrei euskarekiko aholkularitza eta laguntza eskaintzen die eta aldi berean euskararen ordenantzako agindutakoa betearazteaz arduratuko da.

EUSKERA IKASTEKO DIRU LAGUNTZAK 2021-2022 IKASTURTEA

 

Euskera ikasteko diru laguntzak 2021-2022 IKASTURTEA

 

OINARRI ESPEZIFIKOAK

Olaberriko saltoki txikietako eta ostalaritzako euskararen egoeraren diagnostikoa

Olaberriko saltoki txikietako eta ostalaritzako euskararen egoeraren diagnostikoa

320x162

Eranskinean daukazue Olaberriko saltoki txikietako eta ostalaritzako euskararen egoeraren diagnostikoa.

Olaberriko Euskara Biziberritzeko Planean, 2009ko ekintzen artean, aurreikusitako azterketa hori irailean burutu zuen EMUN KOOP Elkarteak. Emaitzak aste honetan bertan, urriaren 27an, egin den Euskara Batzorde bileran aurkeztu ziren, urtean zehar burututako gainontzeko ekintzekin batera (guarasoen arteko mintzaparkea, gazteekin egindako saiakerak, euskara ikasteko dirulaguntzak, Udaleko erabilera plana).

 

Olaberriketan

Olaberriketan

  • Herriko haur, gazte zein helduen artean euskararenganako sentsibilizazioa sustatzea.
  • Euskararen erabilera bultzatzea.
  • Euskaltzaleak biltzea, honek euskaldungoa anima eta erdaldungoa erakar dezan, herrian euskaraz bizi ahal izateko.
  • Euskararen normalizazio bidean, motibazioa, ezagutza eta erabilera ezinbestekoak direla kontuan hartuz, kultura euskaraz suspertzea (euskal kultura bereziki.
  • Haur eta Gazte sailean euskararen erabilera bermatzeko haur eta gazteen jarduera esparruak eskaintzea, haur eta gazteen hinkuntza ohiturak finkatzeko.
  • Itxura eta helburu antzekoak dituzten elkarteekin osagarritasuna eta elkarlana bideratzea, sinergiak sortzea.
  • Azken finean, euskararen aldeko dinamika sortzea eta gure udalerrian euskararen normalizazioa lortzea.