Turismoa

Turismoa

Arama

Olaberria “Goierriko balkoia” bezala ezagutzen da bertatik ikuska daitezken bistagatik, eta bereziki, trafikoak eragindako zaratetatik ihes eginez, Txindokitik hasi eta Aizkorrirainoko mendipunta eta bailada gehiena ikuska daitekelako. Pasealeku eta atsedentoki izateaz gain, bertan zenbait bisita ere egin daitezke.

San Joan eliza: jatorriz txikiagoa, XVII. mendean handitze lanekin hasi ziren (Beasaingo Abaria harginek); XVIII. mendean gangak, korua eta lehioak bukatutakoan, Altare nagusia egiten hasi ziren (Bergarako Miguel de Irusta.- 1747an entregatu zuen). Elizaren beste berezitasun bat bere bataiarria da (XVI).

Santa Kutz ermita.- Agerre baserriaren ondoan aurkitzen da. Iadanik 1564eko agirietan aipatzen da; eraikuntza txikia da eta gainean kanpai-horma bat du bere kanpai eta guzti. Berezitasun bezala, bere egurrezko ganga da. Urte askotan, Santa Kutz egunean (maiatzaren 3an ) erromeri bat ospatu izan zen; gaur egun ez.

Pagoa.- Bere tamaina handiarengandik ( 24 m. altuera eta 30m. zabalera) eta enborraren formagatik bereizten da . Bertara iristeko, herriko gunetik abiatuz, Tiro zelaia eskubira utzita, aurrera joan eta pinudi baten atzekaldean aurki daiteke.

Ihurreko gasolindegia: 1.951an inauguratu zuten; arkitektura Razionalista bezala kokatzen da. Bere forma biribil, sapai baju eta zutabe gutxi dituelako bereizten da, argitasun gehiago lortuz.

Karting-Olaberria.- Andres Vilariño kotxe pilotu ezagunak abian jarritako kars zirkuitoa da eta, nahiz ikusteko nahiz ibiltzeko, zerbait berezia egiteko aukera eskaintzen du. Bertara iristeko, N-1etik atera eta Ihurre auzotik abiatuz, 200m. ingurura topatuko dugu. Informazio gehiago (www.vilarino.com).

Santiagoko ibilbidea: Barnekaldeko ibilbide hau Beasaindik sartzen da Garitain baserri ingurura eta herriko gunea zeharkatuz Aranguren auzotik Idiazabal aldera abiatzen da.

Udaletxea: eraikuntza berri honek (2001) diseinu berezia du, batiz bat bere inguruarekin duen kontrasteagatik eta barnekaldeko itxura eta banaketagatik. Guztira lau solairu ditu: azpikaldean, bake epaitegia eta udaltzaintza kokatzen dira; lehen solairuan, bulego orokorrak eta alkatetza; bigarren solairuan, batzar aretoa eta bulegoak; eta hirugarren solairuan, erakusketa aretoa.

Atsedenerako eskaintza:

Hotel, nekazalturismo, jatetxe eta tabernak.